“Foru-Hobekuntzaren” helburua aldaketa oztopatzea da

0

TOMAS URZAINQUI MINA

Sozietate hau osatzen duen hiritargoari poltsa harrapakatu diote eta oroimena ezabatu diote, baina, horrez gain, sozietatea babesten zuen berokiaren iruzurrezko aldaketa burutu diote: berokia kendu diote, nabar sozietatearen eskubide eta jaretasunak bermatzen dituen konstituzio juridiko-politiko proprioa. Ondoren, hiritargoaren onespenik gabe, espetxe-jantzi higatu eta askoz ere txikiago batez ordezkatu diote. Hain zuzen ere, iruzurrezko aldaketa honen helburua ondorengoa da: erregimenak inposatutako egoeraren ezein aldaketa ekiditea. Azken buruan, praktikean nahiz errealitate tekhnikojuridikoan, hori da “Foru-Hobekuntza” erraten zaiona.

Jakina da ordezkatze hau ez dela modu baketsuan egin. Iruzurrezko aldaketaren egileek zatiketa soziala erein behar ukan dute aitzindiaz. Horretarako, indar armatuen laguntza ukateaz gain, eurek probokatutako gatazka zibil luzearen iraupenean piztutako suteko pyromanoen kolaborazio eskerga ukan dute. Era berean, kasta sainduak ere sute hau jarraikorki elikatu du. Kasta saindu hau, erreligioaren defentsaren aitzakia aizuna erabiliz, sozietate hau zatitzen aritu da azken bi mendeetan.

1841eko Legea Lege Hitzartua izendatzen da modu okerrean, eta, erraten dutenez, oraindik ere indarrean dago. Lege hau espainiar Gorteek dekretatu zuten, Nabarroko Gorteei nahiz Erresumaren Ahaldundiari entzun gabe eta berauek biltzera deitu gabe. 1841eko Lege honek, bere lehentasun-ordenarekin, garai hartako espainiar legegileari interesatzen zitzaizkion gaiak jorratzen ditu: alegia, nabar sozietate independentearen instituzio estatal proprioen desmuntatzea. Suplantazio hau zuzenbidearen arloan baliogabea da, eta, gainera, bere asmoa erabat antidêmokratikoa da: iruzurrezko aldaketa kontsolidatzea. Argi eta garbi, gizakiaren eskubideen aldarrikapenaren aurkakoa da. Jorratzen den lehen gaia, nola ez, armadarena da.

Gai hori 1. eta 15. artikuluetan jorratzen da. Artikulu hauek agintzen dutenaren arabera, jada ez da nabar indar militar independenterik egonen, hau da, indar militar guztiak espainiar agintearekiko dependenteak izanen dira. Bigarrenik, justiziaren gaia jorratzen da. Gai hau 2. eta 4. artikuluen artean jorratzen da, biak barne. Artikulu hauen arabera nabar legislazioa aplikatzen jarraituko da, baina jada ez dute nabar epaitegiek aplikatuko ordura arte bezala, espainiar Estatuaren epaitegiek baizik. Horrela, Nabarroko Gorteen soberanitate legislatiboa ezkutatu eta itsutzen da. Hirugarrenik, botere lokalaren gaia jorratzen da. Gai hau 5. eta 7. artikuluen artean jorratzen da, biak barne. Artikulu hauetan nabar udal legislazioa desmantelatu eta modu nabarmenean ordezkatzen da. Laugarrenik, botere exekutiboaren gaia jorratzen da. Gai hau 8. eta 12. artikuluen artean jorratzen da, biak barne. Artikulu hauetan Erresumaren Ahaldundia Ahaldundi probintzial batek ordezkatzen du. Borzkarren gaia 13. artikuluan jorratzen da. Artikulu honetan erregearen ordezkariaren edo erregeordearen kargua ezabatzen da. Seigarren gaia, biziki garrantzitsua, aduanei buruzkoa da. Gai hori 16. eta 24. artikuluen artean jorratzen da. Aduanak Pirinioetara lekualdatzen dira eta nabar oikonomia espainiar Estatuaren oikonomian absorbitzen da. Zazpigarren eta azken gaia, zergei buruzkoa, azken bi artikuluetan jorratzen da. Artikulu hauetan espainiar Estatuari ordaindu beharreko kuota arautzen da, eta, era berean, azken honek elizari ordaindu beharreko kargu-saria. 1982ko Foru-Hobekuntzak, textuaren hasieran, 1841eko Legea indarrean dagoela deklaratzen du. Alta, ez du inola ere errespetatzen. Alderantziz, systematikoki ezeztatzen du. Gauza bera gertatzen da hitzarmenaren falaziarekin. Falazia hau 1839ko urriaren 25eko espainiar Legean iragartzen zen jada. Era berean, urte gutxi batzuk lehenago espainiar monarkhiaren gobernuak ukan zuen jarrerak agerian utzi zuen falazia hori. Espainiar monarkhiaren gobernuak baztertu egin zuen 1829ko Nabarroko Gorteen akordioa. Beranduago, Erresumaren Ahaldundiak Espainiako botereekin berdintasunezko harreman bat ukateko saiakerak egin zituen, baina Espainiar monarkhiaren gobernuak hauek ere baztertu zituen.

Orain, aldaketa atzeraezineko une honetan, Foru-Hobekuntza gaur egun gobernatzen duen erregimen zaharraren bunkerra da. Foru-Hobekuntza honek dêmokratia baldintzatzen eta mugatzen du, eta horregatik, harrigarria da ia inork zalantzan jarri ez izana. Are gehiago kontuan hartzen badugu ezen erregimenaren ForuHobekuntza prozesu konstituente ekidinezinaren aurkakoa dela.

Foru-Hobekuntzaren abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren edukietan gehien eragin zuena ez zen 1981eko otsailaren 23ko Tejerazoa izan. Izan ere, pixka bat lehenago hainbat gertakari gertatu baitziren Nabarroan. Erregimen Francoistaren stratego epigonalek kontsiderazio bat egin zuten berehala: gertakari hauek arrisku larrian jartzen zuten Nabarroko boterearen gainean ostentzen zuten monopolioaren jarraikortasuna.

Ondorioz, hori ekidite aldera, zenbait neurri drastiko hartu behar ukan zituzten. Lege Organikoaren aitzinsolasean Nabarroaren konkista ezkutatzen dute: ex novo, erregimen foral aizun baten iruzurra asmatzen dute. Nabarroari 1841eko Legean probintzia izendapena eman bazioten, Lege Organiko honetan Foru-Komunitate izendapen iraingarria eman zioten. Honen guztiaren helburua nabar sozietatearen izaera politiko funtsezkoena ezkutatu eta ukatzea zen. Alegia, Nabarroa europear estatu multisekular bat dela ezkutatu eta ukatzea. Agerikoa da Nabarroa Lege Organiko honetan aipatzen dena baino askoz ere gehiago dela. Nabarroa, ezeren aurretik, sozietate politiko estatal bat da. Sozietate hau forala da bere Zuzenbide proprioaren bakantasunaren ondorioz, baina konkistatuta dago. Beraz, Nabarroa ez da soilki komunitate nazional, kultural, linguistiko, ethniko, herrikoi edo herrialdekoi bat.

Horrez gain, zenbait merindade erregimenaren oposizioaren hauteskunde-barruti bilakatzea oztopatzeko, merindadeen hauteskunde-barrutiak ezabatu zituzten eta barruti bakar batez ordezkatu zituzten. Strategia hau Iruñean eta Zangozan erabili zuten aurrez, eta, ziur aski, beste guztietan ere eginen dute laster. Barruti bakar honek nabar sozietatearen partehartze territorial orekatuaren oinarrizko zutabea ezabatu zuen. Azken hiru hamarraldien iraupenean, ezabatze honek erregimenaren alderdiei egin die mesede.

Ordura arte, errepresentazio politikoa merindadeen bidez egiten zen. Ondorioz, gobernua koaliziozkoa izan ohi zen egituralki. Aitzitik, auzobiltzarren udal instituzioak ezabatu zirenean, udalerrien partehartzea eta erabakimena ahalbidetzen zituen botere lokala alboratu eta ukatu egin zen. Hogeiko, hamabosteko eta hamaikako auzobiltzarrak existitzen ziren herrixka, herri eta hiri guztietan. Alta, orain, eskumen exklusibo, partekatu edo transferituen methodoa ezarri da, eta, era berean, espainiar epaitegi konstituzionalaren nagusitasuna ezarri da. Hau guztia kontraerranean dago 1841eko Lege sakralizatuak aurreikusten zuenarekin. Eta kontuz, zeren-eta Foru-Hobekuntzak ondorengoa aurreikusten eta ahalbidetzen baitu bere 29.3 artikuluan: baldin-eta gaur egungo erregimenaren hautagaiak legebiltzar-aulki proprio gehien dituen zerrenda izatearen babesa ukanen balu, eta baldin-eta beste ezein indarrek bi hilabeteko epean Legebiltzarraren gehiengo osoaren edo Legebiltzarraren gehiengo sinplearen babesa erdietsiko ez balu, gaur egungo erregimenaren hautagaia Gobernuko Presidente bezala gailenduko litzateke berriz.

Diario de Noticias-en argitaratua

Share.