Zer gara

Libertate nafarra jendarteari

“Libertate nafarra” herritar anitz biltzen den giza talde zabal baten bihotzetik sortu da, gizarte baten libertatea eta duintasuna, eta bere Estatua (NAFARROA), aspaldian bortxaz menperatu zituztenak, berreskuratzeko asmoz. Eta Nafarroa osoaren nafarron mesedetan indar politikoa bilakatu dena.

Zer edo nor da Nafarroa osoa?

Gure gizartea osatzen duen subjektu politikoa eta juridikoari esaten diogu Nafarroa osoa edota Nabarra. Nabarra nafar guztion Estatua da, haiek berak osatua eta gizarte horrekin bat egin nahi izan duen guztientzako. Gure askatasuna, lege zein eskubide, eta geurea dugun politikagintza, legegintza eta administrazioa.

Nabarra subjektu politikotzat hartzen dugu, zanpatua izan zena eta egun halaxe dagoena, baina berezkoak dituen izate propio eta askatasuna berreskuratu behar dituena. Horretarako mugarik gabea behar du, hots, indarrean ezarritako mugarik gabe, eta haren gizarteak berak bakarrik, eta ez beste iñork, erabaki eta zehaztuko dituen lur eremuen luze-zabala izango duena.

Noiztik dago horrela?

Nabarra, XIII mendez geroztik gelditu ez den zanpaketa militarraren pean dago. Eta azkenik, XVI mendez geroztik zanpaketa politico, juridiko eta soziala sufritzen ari da. Nabarra, XVII mendera arte eragile aktibotzat ezagun izan zen nazioarte politikan, eta hala jardun zuen. Eta handik aurrera ere, XIX mendearen tarte dexente egin arte, baina jada ez lehen bezainbeste. Orduantxe nafarrok galdu genuen askatasuna, hau bera gordetzen zuten Foruak, ordura arte gure askatasuna eta burujabetza babestu zizkigutenak, kendu eta ordezkatu baizizkiguten.

Sufritutako konkisten eraginez, gure lurren luze-zabalean bertan mugak ezarri zituzten, jendarteari nafarra, errioxarra edo euskalduna gauza ezberdinak direla sinestarazteraino. Bertako barneko mugek, lehengoari mesede baino ez die egin, agintari español zein frantsesek ezarritako nondik norainokoen arabera muga berriak altxatu direlarik.

Horrexegatik, hain zuzen ere, nahi dugu gizartea izan dadila, askatasun osoz erabakiko duena zeintzuk izan beharko luketen muga juridikoak. Sufritutako gerren ondoriotik ezarritako mugak nahi ala nahi ez onartzera kondenatuak izatearekin behin betiko bukatzea, eta hiritarrok erabaki horiek hartzea. Nabarra nolakoa izan behar duen nafarrok erabakitzea, eta ez bortxa eta zanpaketaren ondorioz izatea.

Zergaitik gaude horrela?

Nabarrako jendartea demokrazia eta askatasun gabezi ikaragarria pairatzen duela uste dugu, eta bakarrik berea den politikagintza ahaztuaraztera behartu dutela. Bertatik sortu eta bertakoentzat ez diren politikagintza eta administrazio ereduak indarrean ezarri diote. Erabakitze eskubidea baduela sinestarazi diote, beti ere kanpotik ezarritako mugak gainditzen ez dituen bitartean. Eta ezin urrutirago joan. 800-500 urtez amaierarik gabeko konkistaz geroztik, dagoen moduan dagoela ezinbestean, horrela dela aspaldi aspalditik. Horrek ez du esan nahi ordea, norberak nahita eta halaxe erabakita egiten duela egiten ari dena. Hori, itxurakeria eta bizirik irauteko ahalegina besterik ez da, baina ez libre bizitzea.

Zer da egin nahi duguna?

Gure askatasuna berreskuratzea nahi dugu. Jendarteak berriz ere erabaki dezan lortzea, behetik hasita, eta hura izan dadila administrazioan ari denari zer egin behar duen esango diona.
Ez dugu esperoan egon nahi zer egin dezakegun eta zer ez, edota nola jokatu behar dugun esan diezaguten.
Nabarrako jendartea bere etorkizunaren jabe izatea, eta hark bakarrik erabakitzea nolakoa nahi duen.

Nafarren mesedetan esku hartu nahi dugu oraindik arrotzak diren instituziootan, eta horrela betiko eta ez hain betikoak diren haien kezkak konpontzen ahalegindu. Beraz, gu ez gara hotsa bozgorailua baizik. Guk ez diegu esanen zer egin behar duten. Haiek berak aginduko digute nola nahiko luketen konpontzea pairatzen dituzten arazoak, eta halaxe beteko dugula hitz ematen diegu.

Nola eginen dugu?

Udaletxeetan lan eginez. Elkarrizketa sustatuz. Ezberdinen arteko elkarrizketa eta onarpen falta handia dago. Hau errotik moztu beharreko arazoa da, auzokoen arteko errrespetoa lortu, duten pentsakera dutela, mintzo diren hizkuntzaz mintzo direla, duten jatorria hau ala beste hura dutela. Beraz, askatasuna sustatuz.

Arazo hauek edota beste horiek zein eremuri eragiten dioten erabakitzea, eta horrela erabaki egokiak eta zuzen hartu ahal izateko, dela udaletan, dela eskualdekoan ala nazionalan.
Gure asmoa da, Udal Batzarrak izatea goragoko instituzioetara joango diren hautagaiak nortzu izango diren erabakiko dutenak. Eta berdin gainontzekoekin.