Libertate nafarraren Dekalogoa

1.- GATAZKA POLITIKOA: Gatazka politikoa bera, eta honen sorburua, España eta Frantziak burututako eta egun indarrean dagoen Nafarroaren konkista da.

2.- SUBJETU POLITIKOA: Gaur egun zatikaturik dagoen Nafarroa osoaren herritar guztiek osatzen dute.

3.- NAFARROAKO GIZARTEA anitza eta kultura askotarikoa da, eta polarizazio identitarioen gainetik, haren norbanakoek nafar demo juridiko-politikoa partekatzen dute.

4.- NAFAR ESTATUA: Nafarroa osoko gizartearen berezko egitura juridiko-politikoa da, eta Europako Estatuen orubearen sorreran egon zena, baina batez ere, aro garaikidean Frantziak 1789an eta Espainiak 1841an ordeztu zutena. Gaur egun, haren ondarren artean, berezkoak zituen instituzio juridikoren bat edo beste gelditzen dira, oso adierazgarriak baina ez erabateko ahalmenarekin: burujabetza fiskala, udalerrien administrazioa, edota zuzenbide zibila. Eta beste zenbat zokoraturik daudenak. Gainera, nazioarteko zuzenbidearen praxiari dagokionean, 1856tik Nafarroa oraindik subjetu pasiboa izango litzateke.

5.- NAFAR KOSTITUZIOA ETA HAREN EGITURAKETA JURIDIKOA: Kostituzionalismoa nafar gizarteak sortutako Legea du oinarri, edozein boterearen gainetik, betiere.

6.- PARTE HARTZEA ETA ERABAKIA: Nafar herritarren parte hartze eta erabaki zuzena legegintzari, zaintzari, zuzenbideari edota politikari dagokionean, nafar egituraketa juridikoaren oinarria da.

7.- ONGI IZATEAREN ESTATUA: Estatua bera da, ongi izatearen estatua lortzeko ahalbidea, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, lana edota gizarte laguntza eskuratzeko bermea eskaintzen duena.

8.- EUSKARA: Nafarroa osoko leku izenetan modu nabarmenean jasoa, haren kultur ondare aberatsen oinarria eta, era berean, gizakeriaren ondare inmateriala dena. Nafar gizartea eleaniztuna izanik haren hizkuntz eskubideak errespetatuak eta bermatuak izanen dira Nafar administrazio publikoko eremu guztietan.

9.- ZATIKETA ETA LURRALDEKOTASUNA: Gaur egun indarrean dirauen konkistaren ondorioz, nafar gizartea nolanahiko barruti, herkidego eta beste Estatutan zatikaturik gelditu da. Baina legezko lurraldekotasuna Nafarroa osoko gizartea osatzen duena da, eta ez egungo mugekin bortxaz onartzera behartu gaituztena.

10.- NAFAR BIDEA ESKUBIDE ETA ASKATASUN GUZTIAK GAUZATZEKO BIDEA: Eskubide eta askatasun guztiak gauzatzeko ahalmena eskuratzeko askatasun, burujabetza eta independentzi osoz-, baita Nafar Estatua bera ere, indarrean dirauen konkistatik ondorioztatutako menpekotasuna eta mugekin bukatzeko ezinbesteko bidea da.

[EUS] dekalogoa

[GAS] Lo decalògue

[ESP] decalogo

[FRA] décalogue

[ENG] decalogue