Ez da aldaketarik egongo primario bidezko hautagairik gabe

0

TOMÁS URZAINQUI MINA

Dei hagitz serio eta larri hau behar-beharrezkoa da, zirkunstantzia errealak – ikusiko dugun bezala – ematen
duena baino zailagoak baitira. Hainbertzeraino da horrela ezen Nafarroako Foru Komunitateko edo NFKko
hurrengo hauteskundeetan irabazte hutsak ez duela Nafarroako Foru Komunitatean edo NFKan aldaketa lortuko denik erran nahi. Hauteskundeak irabaz litezke eta aldaketa galdu.

Maiatzekoak hauteskunde soilak baino gehiago izan litezke. Alta, hau gerta dadin, ezinbertzekoa da
hauteskunde-aitzinean hiritargoaren katharsi politiko bat gertatzea. Katharsi honek hiritargoaren partehartzeeta erabakitze-energeia guztia mobilizatzeko gai izan behar du, eta, energeia hori, une honetatik bertatik hasita eta laurogeita hamar egun soileko epean, gobernu berri bat eta gehiengo parlamentario berri bat osatzeko lanetara bideratu behar izanen da. Gobernu eta gehiengo parlamentario berriek nabar prozesu konstituente ezinbertzeko eta atzeraezina proiektatuta eta hiritarrokin hitzartuta ukanen dute.

Hiritarrok geure hautagaiak bozkatu ahal izateko aukera, eta gobernu eta legebiltzar berrien politikêa
baldintzatu – eta ondorioz babestu – ahal izatekoa, benetako helburuari hertsiki lotuta dago, eta, aldi berean,
berau bermatzen du: erregimena kanporatzea. Horrela, gehiengo legislatibo eta gubernamental berriak nabar sozietatearen gehiengoaren babes zalantzagabe eta efektiboa ukanen du eta beroni bakarrik erantzun behar izanen dio. Ildo honetan, legislazio aplikagarriak ekartzen dituen zailtasunen ondorioz, gaur egungo
erregimenaren aurkako eta nabar aldaketaren aldeko hauteskunde-aitzineko koalizioa alderdi instrumental
baten bidez formalizatu behar izanen da. Honen guztiaren helburua hau da: nabar sozietateak gako-uneetan
bere eskubide eta askatasunen defentsan ukandako batasuna berreskuratzea, Gamazadan bezala.

Hasiera batean, aldaketaren aldeko alderdiek osatuko lukete batasun hori: Podemos, Bildu, Geroa Bai,
Izquierda-Ezkerra, Equo, Libertad Navarra-Libertate Nafarra, Iniciativa por Navarra… Berehala, alderdi
instrumentalaren erregistroa eskatuko litzateke. Alderdi honek primarioak deituko ditu eta hogeita hamar
personako zerrenda ireki baten proposizioa eginen du.

Martxoan ospatu behar izanen lirateke zerrenda ireki bidezko hauteskunde primarioak. Hauteskunde horietan, jada aipatu ditugun zerrendez gain, adostutako epean, zerrenda ireki eta indibidualak ere aurkeztuko lirateke.

Berrogeita hamar hautagai bozkatuenek – hautatutako ordena numerikoan – eta Nafarroako Foru Komunitateko edo NFKko Gobernuaren Lehendakaritzarako hautagaiak osatuko dute eskubide eta askatasunen berreskuratzearen aldeko nabar batasunaren hauteskunde-zerrenda. Hogeita hamabortz hautagai bozkatuenekin zuzendaritza-kontseilu bat sortuko da.

Nabarrok, garaikidetzan bakarrik, berrehun urte eramaten ditugu gure eskubideak eguneratuko dituen prozesu konstituentea errealizatu nahian. Zehazki, 1795eko Nabarroko Gorteez gero eta ondoren etorri ziren aukera frustratuez gero. Indar brutuz debekatu izan zaio sozietate honi prozesu hori aitzinera eramatea.

Erregimen antiforal eta iruzurtiaren gidariek kynikoki Foru-Hobekuntza izendatzen duten hori, letran eta
praktikêan, pseudo-estatutu bat da. Bere edukia, egiazki, erregimenekoek markatutako kartak dira, euren
interes korruptuen zerbitzu soilerako. Nabarro dêmokratiko, justu eta jare bati begira osoki zerbitzugabea da. Gainera, ez zen demokratikoki hitzartua izan: bere idazte-garaian sozietatearen parte nabarmen bat baztertu zen eta ez zuen nabar hiritargoaren baiesterik ukan. Hau da bere antiforalitatearen hasiera: nabarron askatasunen aldeko batasunaren haustura. Hainbertze aldarrikatzen dituzten Berrezartzearen eta
Hobekuntzaren erabat aurkakoa da.

Honi guztiari bertze puntu bat gehitu behar zaio: espainiar Auzitegi Konstituzionalak ukatze eta desitxuratze
systêmatikoa burutu dio nabar soberanitate juridiko eta estatalari. Gainera, erregimenak garbiketa ideologiko luze eta intentso bat eraman du aitzinera funtzionaritzaren gainean. Honek eragin larriak ukan ditu administrazio publikoko postuetarako eskatzen diren egokitasun eta merituetan.

Horregatik, hautesleon aitzinean eginen den aldaketa-konpromisoa hauteskunde-aitzineko akordio formal
batekin hasi behar da: prozesu konstituentea legegintzaldiaren lehen urte eta erdiaren baitan burutzeko akordio batekin. Hasteko, legegile adituen batzorde bat osatuko da. Legegile hauek, lau hilabeteren iraupenean, aitzinproiektua idatziko dute. Beste lau hilabeteren buruan, hiritarrok zuzenean parte hartu ahal izango dugu, eta, internet bidez, proiektua hobetu eta osatu ahal izango dugu. Ondoren, legebiltzar bidez, nabar textu konstituzionala eztabaidatu eta onartuko da eta zehaztu berri dugun hamazortzi hilabeteko epea baino lehen bozkatuko dugu, erreferendum bidez, Nafarroako Foru Komunitateko edo NFKko hiritarrok.

Etortzen ari diren hauteskundeen bidez, jada iritsi da aldaketa lortzeko aukera. Zalantzarik gabe, azken
hamarraldietan ukan dugun onena da. Ondorioz, ezin dugu berriro ere alberrik galtzen utzi iraganeko inertzia
eta inprobisazioarekin. Horretarako, beharrezkoak izan daitezkeen bitarteko dêmokratiko, organizatibo eta planifikatibo guztiak abian jarri behar dira. Bitarteko hauek, azken buruan, nabar sozietatea gaur egun
pairatzen duen makalalditik hutseginezinki ateratzera eraman behar lukete. Makalaldia sektore guztietan
antzematen da: langabezian, desindustrializazioan, korrupzioan, espoliazioan, harrapakatzean, konkista
jarraikorrean eta zatiketa inposatuan. Nabarroak, hau guztia gainditzeko, bere eskubide eta askatasunak
berreskuratu behar ditu; oraindik ere kenduta dituen eskubide eta askatasunak berreskuratu behar ditu.

Une honetan aitzinean dugun aukera ez da gobernu autonomikoaren aldaketa-aukera soil bat edo alderdien
alternantzia-txandaren baitako etxe-aldaketa soil bat. Zirkunstantzia berezi baten aitzinean gaude, eta ezin
diogu ihes egiten utzi: erregimen antidêmokratiko, erreakzionario, faltsutzaile, parasitario, atzeratu eta
pobretzaile hau osoki ezabatzeko aukera bat da. Erregimen hau aspaldi jabetu zen Nafarroako Foru
Komunitateaz edo NFEaz bere onura partikularraren mesedetan eta sozietatearen osotasunaren kaltetan.

Krisiak, honen kausa izatetik urrun, are modu agerikoagoan azaleratu du egoera ikaragarri hau. Sozietate
honentzat ez da erraza erronka hau satisfakzioz ebaztea. Egoera honen aitzinean, ezinbertzekoa da hiritargo
osoari lagundu eta beronen autoantolaketa bideratzea, hiritargoa garaile izan dadin erregimen korruptu eta
ilegitimo hau sustengatzen duten indarren aurka. Gainera, erregimen honek behin eta berriro erakutsi du ongi zailduta dagoela faltsukeriak, amarrukeriak eta fraudeak burutzen, eta edozer gauza eginen duela boterea gehiengo dêmokratikoari ez itzultzearren.

Horregatik, errore suizida bat da erregimenaren indarrak gutxiestea. Gainera, erregimena eskuin muturra da,
erranean nahiz izanean. Aitzitik, badu berezitasun bat: zirkunstantziek eskatzen zutenaren arabera kamuflatu
da: tradizionalismo bezala, katholikismo bezala, pseudo-nabartzaletasun bezala, bizitza osoko dêmokrata
bezala edo ongi etortzen zitzaien beste edozer bezala. Horrez gain, euren iruzurgile zailduen babesa dute.

Iruzurgile hauek, aldi berean, presio-talde jakin batzuen zerbitzariak dira. Presio-talde hauen interesak eremu
zehatz batzuetan lekutzen dira: gozamen publikorako zenbait zerbitzutan (hezkuntza, osasungintza,
komunikabideak…), eraikuntzan eta lan publikoetan, eta kontsumo-gaien, finantzia-gaien eta bertzelako gaien distribuzioan. Presio-talde hauek dêmokratia errespetatzera eta nabar legalitatea betetzera ohitu behar izanen dira.
UPN-PSN-PPN alderdiek hagitz ataka estuan hondoratu dute nabar sozietatea. Gupidagabeki lapurtzen digute boterea. Gako-galdera hau da: nabar aldaketaren aldeko alderdiek, inkesten arabera nabar sozietatearen gehiengoaren bozka-aukera izanik, nabar sozietatea ataka estu horretatik ateratzeko eta boterea nabar guztioi itzultzeko beharrezkoa den ardura ezohikoa hartu eta nabar sozietatea salbatzeko bitarteko dêmokratikoak erabiltzeko borondatea – egiatia eta asmo onekoa – al dute?

Aipatutako erregimenaren sustraiak Espainiako “Mugimendu Nazionalaren” alderdi bakar Francoistan daude.
Hala ere, jakina, zenbait syndikatu-aparaturen interes-sareen eta bertze zenbait talde klientelistaren gainean
ere bermatu dira. Hauek guztiek benetako bunker-sare bat eraiki dute. Bunker-sarearen helburu bakarra
Nafarroako Foru Komunitateko edo NFKko gobernuan ostentzen duten boterearen monopolioa iraunkortzea da.

Egoera hau justifikatzeko erabili ukan duten aitzakia euskal nazionalismoaren ustezko mehatxuaren aitzineko
Nabarroaren defentsa faltsu bat izan da. Aitzakia honen bidez, UPN-PPN eta PSN alderdiek nabar sozietatearen soberanitate zibil eta politikoaren urraketa iraunkor bat burutu dute.

Ondorioz, une honetan, hiru helburu politikoki stratêgiko eta bereizezin daude. Nabar aldaketaren aldeko indar guztiek, erregimenaren amaiera definitibo eta ezinbertzekoaren bidean, berehala zehaztu eta garatu behar dituzte hiru helburu hauek itun sinatu baten bidez. Hauek dira hiru helburuak:
1) Hiritargoak, hauteskunde primarioen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko edo NFKko Legebiltzarrerako eta Lehendakaritzarako hautagaiak hautatzea.
2) Hiritarron Batasun honen bidez hauteskundeak irabaztea, eta erregimenaren bloke zaharrari – UPN-PSN-PPN – gehiengo absolutuz irabaztea.
3) Berehala, Nabarroko Konstituzio Foralaren onarpen aktualizatua ahalbidetuko duen prozesu konstituentea
aitzinera eramatea. Konstituzio hau hiritargo osoaren partehartze eta erabakiarekin idatzi eta onartuko da.

Oinarrizkoa da gauza bat kontuan hartzea: aukera hau – hiritarrok erabaki ahal izatea, gure borondatearekiko eskuhartze manipulatzailerik ukan gabe – hertsiki lotuta dago legebiltzar berriaren eta gobernu berriaren konposizio politikoarekin eta Nabarroko aldaketa efektiboarekin. Laburbilduz, aldaketak irabaz dezan, ezinbertzekoak dira ondorengo puntuak: hauteskunde-aitzineko koalizio haundi batek alderdi instrumental bat osatzea; zerrenda irekiko hauteskunde primarioak egin eta bertan hiritarrok Legebiltzarrerako eta Gobernuaren Lehendakaritzarako hautagaiak hautatzea; aldaketaren gobernua osatzea, eta, azkenik, Nabarroko Konstituzioaren onarpen-prozesua abiatzea.

Diario de Noticias-en gaztelaniaz argitaratua

Share.