Askatasunaren Foruak

0

ASKATASUNAREN FORUAK: FORUAK ZER DIREN ETA ZER EZ DIREN

Oinarrizko arloan, zibikoan eta politikoan, hiritar guztion izendatzaile komuna dira foruak. Alta, gaur egungo konkistatzaileen kolaborazionistek, Nabarroa expoliatzen dutenek, Nabarroko Kutxa besterendu dutenek, euskararen aurka egiten dutenek, nabar sozietatea eta lurraldea zatitzen dutenek, hezkuntza eta osasungintza desmuntatzen dutenek, Nabarroko ura atzerrira eramateko urtegien eraikuntza sustatzen dutenek, Nabarroaren ekonomia atzerriko interesei subordinatzen dietenek, hedabide ez-sumisoak jazartzen dituztenek, nabar herriaren ondare kultural eta erligiotsua lapurtzen dutenek…, zinikoki ezkutatzen dituzte beren buruak Foruen aterkiaren azpian, ongi baitakite ezen Foru hauek direla nabar sozietatearen botere-legitimitatea eta legalitatea errepresentatzen dutenak, hain zuzen ere beraiek tiranikoki bahitu eta monopolizatzen duten legitimitate eta legalitate hori bera. Honen inguruan badago xehetasun nabarmen bat: oraindik ere Foruen Monumentua inauguratu ez izana. Honek agerian uzten du ezen, zehazki, Askatasunaren eta Foruen ukatzea dela Nabarroko gako-auzi politikoa. Gaur egungo egoera xeheki aztertu ostean, aurkitzen dugu ezen egoera honen kausa legalitate legitimoaren ukatzea eta ezkutatzea dela, alegia, Foruen ukatzea eta ezkutatzea. Horrela, askatasunaren subordinazioa agerikoa izan arren, Foruak sinbolo ofizial bezala agertzen jarraitzen duten arren, Foru hauek nabar hiritartasunaren eskubide propio, zibil eta politikoak dira, etengabeki zalantzan jartzen diren horiek berak. Honek guztiak Foruen gorputz sozialak bizi duen egoera ezin larriagoa eta ezin ahulagoa erakusten digu, zeren-eta Foruak, gutxiespenak gutxiespen, hiritarrok autoantolatzeko eta gure askatasuna bermatzeko dugun oinarririk seguruena baitira. Honela beraz, Nabarro osoko sozietatea – maila politiko, juridiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean – pairatzen ari den hondamenditik ateratzeko behar larriaren aurrean, Manifestu hau idatzi dugu.

Foru hitza Forum hitzarekin dago harremanetan, plaza publikoarekin. Hau da, herriak, batzartuta, arauak erabakitzen zituen lekuarekin, eta, aldi berean, arau hauen betetzea exigitzeko bertan lekutzen ziren epaitegiekin.

Albiste osoa ikusi (PDF, 42 KB)

Share.