Egitarauaren aurrerapena

Ln-REN HAMAR ARRAZONAK HAUTESKUNDE-KANPAINA HONETAN
Guri, Libertate Nafarra alderdiari, blokatze mediatiko eta alderdikoi bat inposatzen ari zaizkigu. Hala ere, gu gure ahotsa entzunarazteko probesten ari gara hauteskunde-kanpaina hau. Gure proposizioa hamar arrazonetan laburbildu nahi dugu. Izan ere, gauza bati buruz ohartu baikara. Hainbat alderdi aurkezten dira gaur egungo erregimena kanporatzeko borondatez. Alta, euren programmetan, batek berak ere ez ditu kontuan hartu nabar sozietatea gupidarik gabe hertsatzen eta subordinatzen duten iruzur eta akats politiko larriak. Iruzur eta akats politiko hauek ez diote nabar sozietateari hondoratuta dagoen atakatik ateratzen uzten. Ataka hau giza-eskubideen erabat aurkakoa da. Orain, gainera, inkoherenteki, indar politiko hauek jarrera ezkorra ukaten ari dira Nabarroa aldatzeko beharrezkoa den batasunarekiko.

Guk, Libertate Nafarra alderdiak, dedikazio osoa eskaini diogu alderdi instrumental bidezko batasun-hautagaitza bat adosteari, baina ez da posiblea izan. Alta, aukera hau bideragarria zen eta balio erabakikorra zeukakeen Nafarroako Foru Komunitatean daukagun helburu nagusia erdiesteko bidean. Helburu hori argia da: sozietate honen boterea monopolizatzen duen kasta boteretik egoztea. Kasta honek orain dela hirurogeita hemeretzi urtetik sozietate honen boterea monopolizatzen du. Gainera, modu honetan, batasun-hautagaitzarekin, hiritarron gobernu bat ezarri ahal izanen zatekeen. Horrek ondorengo puntu guztiak bermatuko zituzkeen: enplegua, hezkuntza, osasungintza, seguritate soziala, pentsio unibertsal eta publikoak, bizitzetxea, ingurugiro eta oikonomia jasangarriak eta euskararen defentsa. Azken buruan, gaur egun konkista jarraikorra, zatikatzea, subordinazioa eta ukatzea pairatzen dugun nabar guztiontzat eskubide, askatasun, soberanitate eta independentzia osoa berreskuratzea.

Beraz, ondorengoa salatzen dugu:
1.- Gure aberria nabar sozietatearen osotasuna da eta sozietate honek jarraikorki konkistatuta, zatikatuta, subordinatuta eta ukatuta egoten jarraitzen du.
2.- Nahiz-eta konkistatzaile jarraikorren tyranniaren menpean egon, Nabarroa subjektu politiko soberano eta bereizia da.
3.- Nabarroaren egoera konkistatuaz jakitun izan arren kontsekuenteki jokatzen ez dutenek nabar sozietate politikoaren existentzia barnetik ukatzen dute.
4.- Ezinbertzeko aldaketa politikoak Nabar Prozesu Konstituentea behar du, eta ez berau oztopatzen duen Pseudo-Foru-Hobekuntza.
5- Nabarron hizkuntza, euskara, ordezkatua izan da, eta zenbait jarrerak hau ukatzen dute. Era berean, bertze zenbaitek Euskal Herria –euskararen herria edo lurra– politikoki eta estatalki nabarra dela ukatzen dute.
6.- Konkistatzaileek nabarron zatiketa soziala eta territoriala sustatu dute: probintziatan eta departamentutan, autonomiatan eta eskualdetan. Zatiketa honek zailtasun egituralak sortzen dizkio Nabarroa aldatu eta jaretzeko behar dugun batasunari.
7- Nazionalistek errore bat egiten dute: kontsekuentzia eta beronen kausa nahasten dituzte. Hau da, konkistatzaileek euskara ordezkatu izanaren efektua eta efektu horren jatorria nahasten dituzte. Guztiaren jatorria konkistatzaileek burututako konkista jarraikorra da, eta konkista honek ekartzen duen guztia. Bertan
etzaten da nabar abertzaletasunaren legitimitate politiko emantzipatzailea sozietate honen askatasun eta eskubide guztiak berreskuratzeko.
8- Pseudo-nabartzaletasunaren fraudea eta beronek sortu duen erregimen antiforalaren eta bere kasta antinabarraren iruzurra.
9.- Nabarroaren sozietatearen eta komunitate proprioaren minorazioa.
10.- Nabarroan aldaketa erdiesteko bidean sinesgarritasun gehien eskaintzen duen aukera.

1.- Gure aberria nabar sozietatearen osotasuna da eta sozietate honek jarraikorki konkistatuta, zatikatuta, subordinatuta eta ukatuta egoten jarraitzen du: Hau da gako-puntu determinantea.
Puntu hau gabe ezin da nabar sozietatearen osotasunak maila guztietan pairatzen duen egoera politikoa ulertu. Era berean, puntu hau gabe ezin da nabar sozietate honi dagokion komunitate linguistiko euskaldunak pairatzen duen egoera ulertu. Nabarroaren eta bere eurôpêar Estatu independentearen aurkako konkistak gaur arte jarraitzen du. Izatez, gaur egun herrialde, probintzia, departamentu, autonomia edo eskualde esaten zaienak konkistatzaileek sortutako zatiketa sozial eta territorialak dira. Zatiketa hauen helburua nabar sozietatearen eta bere Estatuaren batasuna haustea izan da. Baldintzapen eta efektu hauen jatorria konkista jarraikorrean eta bere ondorengo subordinazioan dago. Konkista jarraikkorra eta bere ondorengo subordinazioa etengabe ezkutatu eta ukatzen dira. Nabarroa gure eurôpêar Estatu proprioa da munduan eta berari esker bermatzen ahal dizkiogu gure buruari hiritargoaren batasuna eta berdintasuna, enplegu osoa, hezkuntza, osasungintza, seguritate soziala, pentsio unibertsal eta publikoak, bizitzetxeak, ingurugiro eta oikonomia jasangarriak eta euskararen defentsa. Azken buruan, gaur egun konkista jarraikorra, zatikatzea, subordinazioa eta ukatzea pairatzen dugun nabar guztiontzat eskubide, askatasun, soberanitate eta independentzia osoa berreskuratzea.

2.- Nahiz-eta konkistatzaile jarraikorren tyranniaren menpean egon, Nabarroa subjektu politiko soberano eta bereizia da: Erregimena eta bere kasta egozteko oinarrizkoa da nabar sozietatea subjektu politiko bereizi bat dela kontuan hartzea.
Hau da, kontuan hartzea ezen nabar sozietatearen natura juridiko-politikoa, publikoa nahiz pribatua, gainontzeko sozietateekiko soberanoa eta bereizia dela. Honek berehalako eragina dauka Nabarroaren konstituzio politiko eta elektoralean. Ondorioz, praktikêan, orain da aldaketa politikoa egiteko unea, eta ez beranduago.

3.- Nabarroaren egoera konkistatuaz jakitun izan arren kontsekuenteki jokatzen ez dutenek nabar sozietate politikoaren existentzia barnetik ukatzen dute:
Nabar sozietatearentzat oso garestia izaten ari da bere barnetik eta hurbiltze politiko desberdinen ondorioz sozietate hau subjektu politiko bereizi bat dela ez onartzea, sozietateari jarraikorki eragiten baitio pairatzen duen konkistak.

4.- Ezinbertzeko aldaketa politikoak Nabar Prozesu Konstituentea behar du, eta ez berau oztopatzen duen Pseudo-Foru-Hobekuntza:
Hautetsiek hiritargoaren aldetik ukanen duten lehen agindu dêmokratikoa nabar sozietatearen eskubide eta jaretasunen gauzatze osoa zailtzen duten oztopoak kendu eta eraistea izanen da. Honek, zalantzarik gabe, Foru-Hobekuntza deuseztuko duen Nabar Prozesu Konstituente inherente eta beharrezkoa ekarriko du.

5.- Nabarron hizkuntza, euskara, ordezkatua izan da, eta zenbait jarrerak hau ukatzen dute.
Era berean, bertze zenbaitek Euskal Herria –euskararen herria edo lurra– politikoki eta estatalki nabarra dela ukatzen dute:

Ordezkatze linguistiko planifikatua ere konkista jarraikorraren efektu bat da. Efektu hau ere ukatu egiten da. Konkistatzaileek methodikoki eta disimuluz garatzen dute. Konkista jarraikorraren ondorioz nabar sozietate politikoa minorizatzen den aldi berean, bere komunitate linguistikoa edo euskal herria primitibizatu egiten da.

6.- Konkistatzaileek nabarron zatiketa soziala eta territoriala sustatu dute:
probintziatan eta departamentutan, autonomiatan eta eskualdetan. Zatiketa honek zailtasun egituralak sortzen dizkio Nabarroa aldatu eta jaretzeko behar dugun batasunari:

Nabar sozietateak pairatzen duen konkista jarraikorrak sozietatearen beraren zatiketa ekartzen du hainbat aspektutan: alde batetik, nabarrok gure eskubide –sozial, oikonomiko, kultural edo linguistiko– eta jaretasunen defentsan dugun batasunaren eta berdintasunaren gaineko efektu distortsionatzaileetan, eta, bertzetik, gure lurraldetasunaren hausturan. Haustura hori muga probintzial nahiz estatal inposatuen bidez burutzen da.

7.- Nazionalistek errore bat egiten dute: kontsekuentzia eta beronen kausa nahasten dituzte. Hau da, konkistatzaileek euskara ordezkatu izanaren efektua eta efektu horren jatorria nahasten dituzte. Guztiaren jatorria konkistatzaileek burututako konkista jarraikorra da, eta konkista honek ekartzen duen guztia. Bertan etzaten da nabar abertzaletasunaren legitimitate politiko emantzipatzailea sozietate honen askatasun eta eskubide guztiak berreskuratzeko:
Abertzaletasun zibiko-hiritarraren eta nazionalismoaren motibazioak desberdintzen jakitea ezinbertzekoa da: abertzaletasun zibiko-hiritarrak guztion eskubide eta jaretasunak berreskuratu nahi baditu, nazionalismoak gehiago begiratzen dio identitate ethniko eta linguistikoari eragiten dion eskubide-ukatzeari. Bereizketa hau ulertzetik eratortzen da foruen berreskuratze beharrezko eta berehalakoa, horiek baitira nabarron eskubide eta jaretasun proprioen funtsa, gure sozietate osoarenak, gure systêma juridikoarenak eta gure nabar Estatuarenak.

8.- Pseudo-nabartzaletasunaren fraudea eta beronek sortu duen erregimen antiforalaren eta bere kasta antinabarraren iruzurra:
Ez dira nahasi behar erregimen inpostorearen iruzur forala eta nabar hiritargoak defendatzen dituen benetako foruak, eskubide eta jaretasun indibidual eta kolektiboak.

9.- Nabarroaren sozietatearen eta komunitate proprioaren minorazioa:
Nabarroa sozietate politiko eta instituzionala da eta Euskal Herria euskararen komunitate linguistikoa da. Kontzeptu hauek argitzea inportantea da, zeren intentzionalitate alderdikoien ondorioz zenbaitetan nahasmena sortzen baita. Eskuharki bi errealitate horiek hiritargo edo sozietate berean bat egiten dute. Horrela gertatzen
da gure herrian. Hor ezkutatzen da ustezko nazionalistek Nabarroari egiten dioten inorreztatzea, Nabarroa ez baita izen-auzi soil bat.

10.- Nabarroan aldaketa erdiesteko bidean sinesgarritasun gehien eskaintzen duen aukera:
Nafarroako Foru Komunitateko hauteskunde hauetan, aldaketaren aldeko gehiengo sozialaren alde bozkatzeko alternatiba hautesleentzat berme gehien biltzen dituena izanen da. Gehiengo irabazleak ondorengo ezagugarriak ukan behar izanen ditu: erosezina, batua, nabarron eskubide eta jaretasunen defendatzailea, experientzia eta gaztetasuna, zalantzagabeki nabarra eta askatasunaren foruen berreskuratzaile aktualizatua, euskaltzalea, ustelezina, sinesgarria, plurala, interkulturala…
Ln alderdia aldaketaren gehiengo legislatibo eta gubernamentalean partehartzera deituta dago: Aldaketarako batasuna lehenesten duten indar politikoek euren helburu fundazionaletariko bat edo bertze aldaketari subordinatu behar izanen diote. Izan ere, legegintzaldi berriaren inportantzia eta transzendentzia politikoa ohiz kanpokoa baita, zeren-eta modu batera edo bertzera legegintzaldi hau konstituentea izanen baita, eta aldaketaren gobernua ekarriko baitu. Azken hirurogeita hamar urteetan lehen aldiz, hiritargoak Nafarroako Foru Komunitateko boteretik kanporatu ahal izanen du boterea bere onura exklusiborako monopolizatu duen erregimenaren kasta. Boterearen usurpatzaile hauek adituak dira iruzurrean, influentzia-salerosketan, xantaian, inpostoretzan, defraudazioan, eta profesionalak dira publikotasunaren expoliazioan, harrapakatzean eta ustelkerian. Honegatik guztiagatik, lehia ez da hauteskunde borroka hutsa izanen. Erregimenekoek asko dute jokoan. Euren erresistentzia numantiarra izanen da dêmokratiaren, eskubideen, askatasunaren eta guztion berdintasunaren aurrean, edo-eta euren boterea galtzeko aukerarik txikienaren aurrean. Hauteskundeak irabaztea ez da aski aldaketa irabazteko. Ln alderdia den herri-hautagaitza aurkeztu baino lehen ere aldaketa irabazteko prestatuta geunden.

ESKUBIDE SOBERANOEI ETA KUDEAKETA PUBLIKOARI BURUZKO GOBERNU-OHARRAK:

1.- ESKUBIDEAK ETA JARETASUNAK, Nabarroko Foru soberanoak, sozietate politiko konkistatua, partehartzeko eta erabakitzeko eskubideak, independentziaren berreskuratzea: Ln alderdia da Nabarroa bere indar guztiekin eta ondorio guztiekin defendatzen duen alderdi bakarra. Ln alderdiak dêmokratikoki borrokatzen du nabar sozietateak bere systêma juridikoa –legislatiboa, exekutiboa eta judiziarioa– berreskura dezan eta bere Konstituzio estatala aktualiza dezan, eta, era berean, kupoa eta akordio oikonomikoa Bruselarekin bakarrik existi daitezen.

1.1.- Foruen Behatokia sortzea. Foruen Behatokiak hiritarron eskubideak babesten ditu boterearen aurrean; nabar hiritargoaren soberanitatea, eskubideak eta askatasunak babesten ditu eta berauei egiten zaizkien erasoak salatzen ditu. Foruen Behatokia osatuko duten personak aro garaikidean funtzionatzen zuten independentziaren instituzio estatalei –legislatiboei, exekutiboei eta judiziarioei– egindako erasoen salatzean nabarmendu diren personak izanen dira. Gaur egun, pairatzen dituen konkista eta zatitze jarraikorren ondorioz, nabar sozietatea probintziatan, autonomiatan, eskualdetan eta departamentutan zatituta dago –Frantzian nahiz Espainian– bere subjektu politiko soberano izaera ukatzen zaio, bere askatasunak frantziar sozietatearen askatasunei eta espainiar sozietatearen askatasunei subordinatzen zaizkie –bi sozietate hauek Estatu konkistatzaile dominanteen titularrak izanik– bere eskubideak minorizatzen dira –horien artean linguistikoak– bere oikonomia expoliatzen da eta bere baliabideak harrapakatzen dira. Foruen Behatokiak ikerketa-expedienteak irekiko ditu eta ebazpenak diktatuko ditu.
1.2.- Hiritarron soberanitatearen defentsa. Espainiar Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentziak styloklausula hustzat jotzen ditu nabar foruak eta nabar systêma juridikoaren eta nabar justizia-epaitegien existentzia ukatzen du. Jurisprudentzia honen baliogabetze-eskaria eginen dugu Giza-Eskubideen Eurôpêar Epaitegian, traktatu hau giza-eskubideen aurkakoa baita. 2014ko urriaren 23ko espainiar Auzitegi Konstituzionalaren sententziak, egiaren eta giza-eskubideen errespetuaren printzipioak urratuz, honela dio: “instituzio foralek Justiziaren Administrazioaren arloan historikoki gauzatutako eskumen-edukirik ez da existitu…”.
1.3.- Partehartze zuzenerako eskubide dêmokratikoaren defentsa. Nabarroko udalerri guztietan partehartze zuzenerako eskubidea eta erabakitzeko eskubidea gauzatzen duten instituzio lokalak berreskuratzea, udalerrietako, kontseiluetako, hirietako, hiribilduetako, herrietako eta auzoetako batzarrak eta auzo-biltzarrak berreraikiz.
1.4.- Erresidentzia-askatasunaren defentsa. 1856ko Baionako Traktatuaren baliogabetze-eskaria eginen dugu Giza-Eskubideen Eurôpêar Epaitegian, traktatu hau giza-eskubideen aurkakoa baita. Traktatu honek nabar sozietatea eta bere lurraldetasuna zatitzen ditu. Traktatu berean Nabarroa subjektu internazional pasibo bezala agertzen da, bi Estatu konkistatzailetan zatituta, espainiar Estatuan eta frantziar Estatuan.
1.5.- Pentsamentu-askatasunaren Defentsa. Nabar elizak espainiar elizarekiko duen subordinazio jarraikorra baliogabetzeko eskaria eginen dugu Giza-Eskubideen Eurôpêar Epaitegian, subordinazio hau gizaeskubideen aurkakoa baita. Espainiako Karlos I.aren eskariz, zuzenbidearen aurkako kontzesio hau Utretch-eko Adriano aita sainduak egin zion Espainiari. Ondorioz, 1523az gero, nabar elizako kideak Espainiak izendatzen ditu.

2.- OIKONOMIA: KUDEAKETA PUBLIKO DÊMOKRATIKOA Azpiegiturak, komunikazioak, komertzioa, ura, meatzaritza, basozaintza, nekazaritza, elikadura-soberanitatea.
2.1.- Uraren kudeaketa dêmokratikoa. Esako urtegiaren hazkundeari aurre eginen diogu. Uholdeen aurrean, Ebroko Konfederazio Hidrographikoak ez ditu nabar Herribehereko ibai-oheen hesiak mantentzen. Nabarroak, Aragoak eta Kataluniak, Ebro ibaiaren arroko beste lurralde afektatuekin batera, dêmokratikoki eta berdinetik berdinera, kanpo-eskusartzerik gabe, ur-erabileren kudeaketa kontraktualki adostea. Era berean,
lurralde hauek euren ibai-uren gaineko soberanitatea berreskuratzea, gaur egun “konfederazio” izen iruzurtiaz kamuflatzen diren eskuen gain baitago.
2.2.- Eurôpêar zabalerako burdinbidea. Gaur egungo AHTaren lanak diru-xahutze bat dira. Honen aurrean, proiektu horretara bideratutako funtsak beste azpiegitura batetara bideratu behar lirateke: Baionatik Iruñera jada proiektatuta dagoen eurôpêar zabalerako burdinbide-konekzioa osatzera. Azpiegitura hau merkeagoa litzateke, eta sozialki eta oikonomikoki infinituki errentagarriagoa. Baionatik Iruñerako trenbideak Baigorrin zehar eginen luke bidea eta hirugarren errail baten gehiketaren bidez Ebroraino luzatuko litzateke. Ibilbide hau guztia Iruñea-Behobia errepideak bikoiztuko luke.
2.3.- Banku Publikoa. Nabarroko Aurrezki-Kutxa edo NAKa nabar hiritargoaren banku bezala berfundatzea.
2.4.- Poluzioaren aurka. Eurôpêan existitzen diren hondakin khêmiko industrialen ondoriozko poluzio-toxiko foku inportanteenen eragileen aurkako salaketa. Samianigo herrian lindanoagatik eta Lac herrian industria khêmikoagatik eta gas-konbustioagatik. Castejón herriko kentrale thermikoak. Garoinako kentrale nuklearra.
2.5.- Zerbitzuak. Ongizatearen sozietatea bermatzen duten zerbitzuak –osasungintza, hezkuntza, bizitzetxea, dependente direnekiko laguntza, ingurugiroa– nabar Foru soberanoen baitako eskubide ukiezinak dira.