Urteko Nafar Saria 2015. Denok gara Eliseo Gil Zubillaga

0

Pasa den abenduaren 5an, Eliseo Gil Zubillagak Urteko Nafar Saria 2015 – sari horren hirugarren edizioa, hain zuzen – jaso zuen. Gasteizko Martin Ttipia Kultur Elkarteak emandako saria izan zen eta, haren lehendakaria Iñigo Larramendik bideo honetan azaltzen duen bezalaxe, sari korporatiboa izaten saiatu izan du: merezimendu osoz, saria ez baita soilik Eliseo Gil Zubillagarentzat, baizik eta Idoia Filloy eta Lurmen entrepresako gainontzeko arqueologi aditu guztientzat, hots.

Gure patrimonioa defendatu, gure hizkuntzaren lehengo aztarnak zabaldu, egiari zor borrokatu eta gure Memoria Historikoa sustatu du Eliseok zuzendaturiko taldeak. Horrexegatik uste dugu, Libertate nafarra alderditik, Eliseo Gil Zubillagak merezimendu osoz 2015ko Urteko Nafar Saria jaso duela.

Hona hemen gure Ln kide batzuk prestaturiko bideoa. Urteko Nafar Saria ekitaldia islatzen du eta gure gozamenerako – baita gure Memoria Historikoa aberasteko ere – prestatua izan da. Gora Eliseo eta gora Libertate nafarra!

 

Share.