Sinadurak behar ditugu! Lagunduko al gaituzu?

0

Dakizuenez -orain dela gutxi horrela iragarri genuen- Espainiako Hauteskunde Batzorde Nagusiak Ekaineko hauteskundeetan parte hartu nahi duen eta errepresentaziorik -Kongresu baita Senatuan – ordezkaririk ez daukan alderdi bakoitzari sinadurak hartzera bultzatzen duela. Libertate nafarrarengandik gure zaletuak, baita afiliatuei ere, animatu nahi ditugu hain nekargarria den lan hori betetzeko. Jakina denez, sinadurarik gabe Ln-ek ezin izango luke parte hartzeko eskubiderik eta bozkatzeko egunean bozka papera ezin izango litzateke hauteskunde ikastegietan egon.

Bete behar den legea zilegia eta basatikeri hutsa dela uste dugu. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu beste irtenbiderik ez dugula: eskatzen diguten sinaduren bilketari ekitea.

mifirma

Gu lagundu nahi gaituzten lagunok honelako email-era jo behar du: info@libertate.eu edo, hala nahiago baldin badute, 653 734 487 sakelekoa deitu behar dute. Haien deia edo emaila pozez gainezka hartuko ditugu eta dagoeneko sinadurak hartzen ari diren afiliatu baita zaletuekin bat egitera animatuko diegu. Dakizuenez: Nafarroa Garaian, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Errioxan hartu behar ditugu sinadurak.

Klikatu ezazu PDF dokumentua eskuratzeko

Azkenik, gogoratu nahi genizueke Bizkaian, bereziki, sinaduraren bilketa bereziki premiazkoa da, hantxe 900 sinadura lortu behar dira eta!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Share.