Barcinaren agurra: Libertate nafarraren balorazioa

0

UPNk, hurrengo Nafarroako Presidentziarako hautagaia baztertzea erabaki du, hautagaiak berak arrazoi pertsonalengatik erabaki duela itxura egin arren. Eta horren guztiaren atzean, Nafarroan ustelkeriaz jositako estatu neoabsolutistaren barnean, haientzat propio antolaturiko kortijoan urteetan agintean egon direnak, bere burua aipatu erabakia hartzera behartuta ikusi dutelako izan da.

Aurrekoari lotuta, alde batetik Estatu españolean bertan dagoen egoera politikoak zerikusia ere izan du: ustelkeri handia dela, Catalunyako independentziarako prozesua dela, edota Podemosen indartzea dela. Eta handik jada nahi adina babes jaso ezinik dabiltza. Bestalde, hurrengo hauteskundeetan, errejimen konkistatzaile-urratzailearen UPN-PSN-PP alderdiek aurki ez lukete nahikoa bozka jasoko, orain arte bezala agintzen jarraitzeko. Hortaz, orain arte agintetik kanpo egon den beste talde politikoaren bozak erosteko, hautagai berri batekin errazagoa izanen litzateke.

1982ko Amejoramendutik sortutako itxurazko nafarzaletasunaren berrindartze ahalegin honi aurka egiteko, datorren urteko maiatzan ospatuko dituzten Legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, Ln izanen da hauteslegoak izan dezaken alternatibarik argiena. Ez bakarrik beste horien antitesia delako, Nafarroa horiengandik libratu, eta nafartar guztion askatasuna eta eskubideak zaintzeko aukera delako, orain arte agintea nahi bezala erabiliz ukatu egin dietenen aurka.

Mikel Iriarte Galan
Libertate nafarrako Presidentea

Share.