Orreaga 778

0

Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute abuztuaren 15ean. Hasierako filosofiari jarraiki, helburua da garai hartako gertakariak ezagutzera ematea eta, bidez batez, gaurkotasun politikoan ezartzea. Horretarako, hitzaldi zikloa eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Biharko Pirinioa gaurko gazteen esku dagoenez, nabarmentzekoa da Aurizko, Aezkoako eta Aurizberriko gazteak antolakuntza lanetan hartu duten papera. Hitzaldi zikloa, esaterako, beren proposamena izan zen iaz; eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere antolatu dugu. Oro har, bertako baliabideak erabiliz osatu dute egitaraua. Horiek horrela, hiru hitzordu egingo dituzte Pirinioetan. 778ko gatazka ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da.

Berrikuntzekin gatoz aurten. Ibaiñetako lepoan eta Orreagan bakarrik ez, Iruñean ere gogoratuko dugu bataila. Agorrilaren 8an, Karlonagnok Iruñean egindako suntsiketa ekarriko dugu gogora.

Agorrilaren 15ari dagokionez, berriz, bi zatitan banatuko da eguna: lehena, Orreagan izanen da, oroitarriaren aitzinean, eta bertan omenaldia eginen da. Bigarrena, berriz, Ibañetako lepoan izanen da. Azken honek izan du aldaketarik nabarmenena azken urteetan. Nafarroa Behereatik eginiko proposamen baten ildotik, gatazkaren antzezlan sinbolikoa egin zuten orain bi urte. Inoiz baino jendetsuagoa izan zen, eta jasotako iritzi positiboak bultzatuta, antolakuntza egituratuagoa eta parte hartzaileagoa egiten ari dira.

Orreaga778

Share.