Nafarroa, problema eta soluzioa

0

Nafarroa, problema eta soluzioa, Euskaldunen Europako Estatua da

KONFLIKTU POLITIKO INTERNAZIONAL BAT
2011ko Urriaren 17ko Donostiako Bake Konferentziak, Euskal konfliktuari buruz suposatzen du Mendebaleko Europako potentziek luzez praktikatu duten izkutatze konstzientearen ondoren, oraindik Europan dirauen injustizia internazional handienaren azaleratzea. Euskaldunek jasan behar izan dute biolentzia inusitatu etengabea konkista, okupazio, partizio, suplantazio instituzional, nazionizidio eta linguizidioarengatik.

Ez gara ari problema interno bati buruz, Espainia eta Frantziatik sinistarazi nahi diguten moduan: “erregionalismo sanoaren” deskiziamentua, edo “partikularismo identitarioa”. Alderantziz, konfliktu internazional intra-europeo baten aurrean gaude, zeinak inplikatzen duen EB ko kide diren bi Estatuk Europako beste Estatu baten gainean egiten duten inbasio militar permanentea eta dominazioa.

Euskal kasuan, Irlandesean bezala, sintesian interlokuzio doblea dago, Estatu dominantearena (Ingalaterra) eta Estatu dominatua (Irlanda). Diferentzia dago ezen Irlandako Estatuak bere soberanitatearen errekonozimentua lortu zuela bere territoriaren parterik handienean duela larogei ta bost urte, eta ordea Nafarroako Europako Estatua hibernaturik datza, subordinatua eta dibiditua Espainiako eta Frantziako Estatuen artean.

ESTATUA ETA NAZIOA

Nafarroari buruz ari garenean ari gara bere sozietatearen manifestazioari buruz, hau da nazio politikoari buruz; Euskal Herria komunitate kulturala dugu. Nafarroa eta Euskal Herria, nazio beraren bi aldeak dira, politikoa eta kulturala, errespektiboki. Nafarroa edo Nafarra terminoa erabiltzen dugunean ari gara eduki politikoari buruz; horrela, Nafarroako sozietatea, Nafarroako ziutadania, Nafarroa, Nafarroako Estatua, Nafarroako Erresuma.

Bidezkoa da ere ez konfunditzea Nafarroa eta Euskal Herria terminoen esanahia, biak sendoki asentatuak benetako gertakizun historikoetan. Zeren Nafarroa sortu bazen kontzeptu politiko gisa Baskonia soberano eta independientea izendatzeko, Euskal Herria sortu zen XVI mendeko idazle Nafarren Euskarazko lehen liburuetan, independiente mantentzen zen Nafarroan, Euskal hiztun guztiak hartzeko, jadanik Nafarroako territorio independientetik at bizi baziren ere, hau da Espainiak dominaturiko territorioetan, bilatuz horrekin nazio kultural eta linguistikoaren existentziaren nabarmentzea, ezen praktikan ez bait zen Nazio politikoaren barne sartzen.

Hau da, potentzia anexionistek nazio politikoa okupatu, demolitu eta suplantatzen zutenean, bere gune propiotik afirmatzen da nazio kultural eta linguistikoa, nola den Euskal Herria, erresistentzia borndatearekin, esfortzatuz, iraupen multisekular batean, metroz metro soberanitate politikoa, eta Euskal kulturaren hondakin eta zerrendei eutsiz.

Soberanitatearen errekuperazioaren prozesu batean ezin da soilik errealitate nazionalaren alderdi bati kasu egin, beharrezkoa da bi parteak aldi berean kontuan izatea. Erreperkusio oso grabeak ditu nazio beraren dualitate erreal hau kontuan ez izatea: komunitate kulturala (Euskal Herria) eta sozietate politikoa (Nafarroa). Nafarra eta Euskalduna territorio beran bizi diren jende berei egokitzen zaien modu berean, Nafarroa eta Euskal Herria Herri berari egokitzen zaien denominazioak dira, kontzeptu  konplementarioak islatzen badituzte ere, Nafarroak hartzen du sozietate politikoaren estatalitatea eta Euskal Herriak komunitate kulturala.

Albiste osoa ikusi (PDF, 125 KB)

Share.