Tuterako Manifestua

0

Tuterako Manifestua, Nafarroa eta Katalunia nazio piriniotarren independentziaren aldekoa

Tutera hirian, 2014ko otsailaren 22an, bildutako sinatzaileok, gure gizarte piriniotarroi erkide zaizkigun problemak tratatzen ditugu, bai nafar gizartea, Euskal Herria eta Vasconia osoa barne, bai herrialde katalan guztien gizartea. Nahiz eta orain gizarte giroa eta erritmo demokratiko autodeterminatiboak, momentuz, ez dauden maila berdinean gure bi gizarteotan, bai daudela puntu erkide garrantzitsuak eta bestelakoak, guztiz bat ez datozenarren, zeinak funtsez osagarriak baitira. Gu guztiok demokraziaren eta eskubidearen errotiko defentsak mugitzen gaitu, batez ere garai honetan, noiz eta hasi baita libreki erabakitzeko eta autodeterminatzeko giza eskubidearen berehalako gauzatzea, mendebaldeko Europan pairatzen duten konkista dela eta, beren askatasunaz eta estatalitatez gabetuta dauden gizarte nazionalen aldetik. Nafar-euskaldunek eta katalanek, errioxar, aragoiar, gaskoi, okzitaniar eta beste batzuekin batera, mendikate piriniotarreko eta beronen ibai arro atlantiko eta mediterraneoetako giza eta geografi orube zaharra partekatzen dugula oinarritzat hartzen dugu, Garona eta Ebro ibaien arroak barne. Dokumentu hau beharrezkotzat jotzen dugu zeren ikusten baitugu ezen, erabakitzeko eta libreki determinatzeko eskubide demokratikoetarik abiatuta, lehenik eta behin jarri behar direla etengabe konkistatuak eta ukatuak aurkitzen direlako gaur hibernatuta dauden gure estatu bietako hiritarren eskubide zibil eta politikoen gaur egungo existentzia. Erkide zaigu Piriniotar Eskubidea, mendikatea eta beronen ibai arroak partekatzen ditugun nazioetako instituzio gehienetan ageri den libertate zibilean oinarritua. Pairatzen ditugun konkistek piriniotar gizarteen mendekotasuna, murrizketa eta zatiketa suposatzen dituzte inposaturiko muga administratibo eta estatalen bitartez.

Albiste osoa ikusi (PDF, 776 KB)

http://catalunya-navarra.info/

Share.