Libertate nafarra eta boto-txartelak

0

Libertate nafarra ez du etxeko postontzietan boto-txartelik utziko, gainontzeko alderdiek egiten duten bezalaxe. Horrek dakarren gastua ez dugu gure gain ezta herritarren gain bota nahi. Errepresentazioa seguru duten alderdiek azkar eta zalantzarik gabe buzoneatzen dituzte (badakite ez dutela ezer ordaintzekorik, ordaindutako diru guztia itzuliko zaie eta). Hala eta guztiz ere, DIRU PUBLIKOA DELA azpimarratu nahi genuke Libertate nafarra alderditik. Gure oinarri ideologikoen aurka doa hori eta, gainera, dirurik ez daukagunez gero, Ln bozkatu nahi duen edornork hauteskunde egunean dagokion hausteskunde ikastetxera joan beharko du, hor bertan gure boto-txartelak (Kongresurako baita Senaturako) bilatu, sobrean sartu eta bozkatu. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaiko herri guztietan gure boto-txartelak eskuragarri egongo ira. Hautes-mahai batean egongo ez balira, edozein hiritarrrek hauteskunde prozesua gelditzea eskatzeko eskubidea dauka, boto-txartel horiek ageri arte.

Share.