UPNren fundamentalismo espainiar ta nafar kontrakoa

0

UPN, Unión Patriótica Nacional española ta nafar herritargoaren etsairik handiena denaren neurrigabekeria orgiastikoak Nafarroa edonola eta behin betiko akabatzea du helburu. Europa eta mundutik aldendu, isolatu, ahuldu, hondatu, kulturgabetu, zatikatu, arpilatu, kutsatu, espoliatu, txirotu, despopulatu, ukatu…

Gaztelaren, orain Españaz jantzita aurkezten zaigunaren eskutik Nafarroaren konkista jarraien bukaera da, orain zortzirehun urte baino gehiagotik pairatzen ari garena, inoiz ez bezala azken hogei ta hamar urteetan, konkistatzaileek Nafarroatik geratzen zenaren instituzioen boterearen erabateko kontrola lortu baitute.

Hauxe da, Nafarroa nafar ez izatea, UPNren helburu bakarra. Azken hiru hamarkada ta erdi hauetan atsegin osoz Nafarroa desegiteko zuzengabeko aitzaki tematsua euskal nazionalismoaren garaipenak lekarkeen balizko arriskua izan da, edonola ekidin beharreko arriskua, izan ere. Eta hau gezur huts handia baino ez da, jokaera honek Nafarroa indartu eta askatasun handiagoa eman beharrean, aldiro aldiro txirotu, espoliatu eta menpekoago bihurtzen baitu.

Share.